XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egun ori Eliza Ama Santak donkitu dio Jesusen Biotz laztanari, ta kristau zintzoak, jaunartu ondoren, egintza ederrak egiten diozkate bertan Jesusen Biotz maitagarriari.

- Emakumetalde ta gizatalde ederrak izaten dira gure Elizetan egun ortan, Jesusen Biotzari beren maitasuna agertzen.

- Aintza, gloria Jaungoikoari, bada Beraren graziak ikutzen eta biguntzen ditu gizonen biotzak.

Jakingo dezu, noski, Martin zintzoa, Kristo gure Jaunak bere maitasuneko sakramentuan artzen dituala irañik gogorrenak.

Aundia ta benetan arritzekoa da aldare askotan gertatzen zayona.

Gure maitasun utsagatik egon antxen, ea noiz berarengana joko degun, eta pekatari asko ta askok antxe burla egin, atsekabetu egin bere Biotz samurra.

¡Arritzekoa ta negar eragitekoa benetan! Bada berak; eskatzen die bere adiskideai; illen lenango ostiraletan berarenganatzea, ondo gertaturik, bere atsekabe aundiak biguntzea.

- Emendikan aurrera ala egingo det, bada, maixu, beraren laguntzarekin.

Munduaren esamesak ez didate ardura aundirik ematen.

- Beste gauza bat daukagu guztiz egokia Jesusen Biotzaren atsekabe larriak biguntzeko.

Bere Nekaldi, Pasio, gogorraren asierean, bere ikaslariakin azkenaparia egin ondoren, irten zuan apaltokitik, artu zituan ikaslari zintzoenak, eta jun zan Getsemaniko baratzara.

Asi zan otoitz bizi-bizia egiten.

An ikusi zituan berak munduari egindako onegin guzti guztiak, baita munduaren gaiztakeri guztiak ere.

Eta munduaren gaiztakeri guztiak bat-batean ikuste onek miñez eta naigabez zulatu zuan bere Biotz aundi ura... Bada ordu ikaragarri artan bakar-bakarrik egon zan.

Baratzan sartzerakoan esan zien bere ikaslariei esnai egoteko ta otoitz egiteko.

Baña alperrik, bada gizarajoak, laxter lozorroak artu zituan.

Orain bada, Jesus maiteak eskatzen digu ordu larri artan lagundu daiogula.

Aditu zazu zer esan zion Margarita deunari gai onetzaz.

Ostegun gau guztietan adierazoko dizut nolakoa izan zan nere Nekaldian Getsemaniko baratzan izan nuan larri ilkorra.

Neri otoitz artan laguntzearren, eta nere atsekabeak arintzeko, ostegun bakoitzeko gaubeko amaikatan jaikiko zera oetik, eta bekokia lurrean dezuala ordu bateko otoitza egingo dezu.

Orrela poztuko nazu, ta zuretzat irabazi aundiak egingo dituzu.

- Eta, adizazu, maixu.

¿Ori munduan bizi geran kristauentzat, ala konbentuetako bizilagunentzat ote da? Guretzat askotxo eskatzea ez ote da izango?.

- Konbentuetako bizilagun asko, gizakume ta emakume, jaikitzen, dira, ez ostegunetan bakarrik, baizikan gaubero gaubero, ordubeteko edo bi orduetako otoitza egitera, eta orrela atzeratzen dituzte bestela mundura etorri bear luketen zigorkada asko.

Baña munduan ere badira ixil-ixillean onelako gauza onik asko egiten dituztenak.

Kristau guztiak, ordea, ezin egin izango dituzte.

Orregatik, ostegun gauean egin ezin dutenak, ordu santu ori egin dezakete ostiral goizean edo aratsaldean.

Edozeiñetara ere, balio aundiko gauza da, ta ondo egiten badezu, laguntasun ona emango diozu Jesusen Biotz naigabetuari.

Eta ez aaztu Jesus ordaintzalle ona dala.

Beragatik egiten degun apurra ondo ordainduko du berak.